XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hori guztia kontuan izanik, ADOP teknikaren bitartez egindako aurrekontuetan ateratako kreditu-gerakinak doitze bikoitza izan dute:
a) Hurrengo ekitaldiari erantsi beharreko kreditu-gerakinak, likidatutako ekitaldiko gastutzat hartu dira, dagokien Ekitaldi Arruntaren Batuketa kapituluaren barruan.
b) Aurtengo ekitaldiari erantsitako aurreko ekitaldiko kreditu-gerakinak, ondorio hauetarako, Itxitako Ekitaldien Batuketan (0 Kapituluan) sartu dira Ekitaldi Arruntaren Batuketan sartu beharrean (Espedientean azaltzen zen moduan).
Bestalde, kontuan hartutako epealdiko lehenengo ekitaldietan elkarrekin azaldu zaizkigu zenbait udalen Aurrekontu Arrunta eta Aparteko Aurrekontua.
Azken hori, beste zenbait baliabideen artean, Aurrekontu Arruntaren ekarpenen bidez finantzatzen zen.
Lana egiteko, kasu horietan, Aurrekontuak bateratu egin ditugu.
3.- METODOLOGIA ETA KONTABILITATE HARREMANAK.Atal honetan argitalpenaren lehen zatian erabilitako kontzeptuak azalduko ditugu.
Azalpena gehiegi ez luzatzearren jakintzat eman ditugu udal aurrekontuaren oinarrizko zenbait eduki, hala nola: gastuak eta dirusarrerak; bi egoera horien kapitulukako sailkapena; eragiketa bakoitzaren fase desberdinak; eta eragiketak aurrekontukoen eta ez-aurrekontukoen artean banatzea.
Aurrekontuko eragiketak oinarritzat hartuz gero, sailkapen hauek xeda ditzakegu:
3.1.- Eragiketa finantzarioak eta ez-finantzarioakAurrekontuko eragiketak bi taldetan bana ditzakegu: finantzarioak ez diren eragiketak, hau da, gastuen nahiz dirusarreren 1etik 7ra bitarteko kapituluei dagozkienak, eta finantza-eragiketak, hau da, gastuen nahiz dirusarreren 8tik 9ra bitarteko kapituluei dagozkienak.
Kobrantzari eta ordainketari begiratuz gero, bi eragiketa moten artean ondorengo erlazio mota azal dezakegu:
Kontzeptu bakoitzaren esanahia:
Kasu honetan, finantza-aktibo bat gehiagoren aurrean gaude, baina azalpen arrazoiak direla eta, hobe da gainerako aktiboetatik bereiztea.
Diruzaintza finantza-aktibotzat hartzen badugu eta finantza-pasiboak zeinu negatibodun aktibotzat, bigarren terminoa, kaxako saldo ez-finantzarioaren aldean, ekitaldian zehar izandako finantza-aktiboen aldaketa garbitzat zehaztu dezakegu, hau da,
3.2.- Kobrantza/Ordainketa fasean dauden eragiketa ez-finantzarioak, era berean, esanahi ezberdina duten hiru terminotan bana daitezke: egiteko dauden eragiketak, aurreko ekitaldietan onartutako eragiketak-deuseztapenak eta ekitaldian sortutako ekitaldiak; aurrekontuaren ikuspegitik azken hori da garrantzitsuena.
Banan banako azalpenaren hurrenkera logikoa honako hau da:
Oinarritzat formula hau hartuko dugu:
Eragiketa hauek egingo ditugu: